Internazionalismoa

Ohikoa den bezala, aurten ere Gazte Topagunean munduko txoko ezberdinetatik etorritako lagunak gure artean izango ditugu eta Euskal Herrian ahalik eta ondoen sentiaraztea da gure helburuetako bat. Topagunea bera asko aberastuko duten delegaritzei laguntzeko, ezinbestekoa dugu laguntzaile taldetxo bat osatzea.

Nahiz eta lan egin beharko den esperientzia oso aberasgarria da Topagunea jatorri ezberdinetako jendearekin bizi ahal izatea, beraien errealitateak ezagutu eta konpartitzeko parada izango baituzue!

Gazte Topagunea beste era batean bizitzeko aukera bikaina da sherpa lana. Hymalaiara igotzeko sherpen gidaritza ezinbestekoa den gisara, Topagunean delegaritzen laguntzaile lanetan jardutea ere ezinbestekoa zaie gure bidelagunei.

Topagunean zehar gomendioak eman, tokietara lagundu edota hitzaldiren bat itzultzea izango da gure egin beharrekoa.

Bestalde, laguntzaile ez baina itzultzaile lanetan aritu nahiko bazenu, oso ongi etorria izango zara baita, lan polita baitugu horrekin ere!

Itzultzaileen lan nagusia hitzaldiak publikoarentzat euskararatu, eta delegaritzek uler ditzaketen hizkuntzetara (Ingelesa, frantsesa eta gaztelania) zuzenean itzultzea da. Horretarako behar den materiala ekimenaren antolakuntzaren esku egongo da.

SherpaItzultzailea