Gazte Sortzaileon Plaza

Gazte Sortzaileon Plaza Euskal Herrian sorkuntzatik datozen bulkada berrien erakusgarri izan asmoz sortu da. Sorkuntza badelako kulturaren oinarri, eta Euskal Herria nekez eraikiko dugulako gazteon kultura bulkadarik gabe.

Plazara atera nahi dugu gazteok sorkuntzatik egiten dugun lana: banaka zein taldeka idazten duten gazteena, bertsolaritzara batzen diren belaunaldi berriena, musika taldea sortu berri duten gazteena edo famaren fokoetatik kanpo, gaztetxez gaztetxe, kontzertuak ematen dituztenena. Esan nahi duten hori irudiz esateko lanetan murgilduta daudenak.. euskaraz, elkartasunetik, pertsonala politizatuz eta argitara ateraz, mezu sakonak eta balio eraldatzaileak modu sortzailean hedatzen dituztenena. Hauena guztiena izatea nahi dugu Gazte Sortzaileon Plaza. Honekin batera, sakabanatuta ematen diren eztabaiden topagune izatea nahi dugu: zer da euskal kultura? osasuntsu dago? zein nolako lotura du herri mugimenduekin? gazte sortzaileok zein paper jokatzen dugu? zeintzuk dira potentzialitateak eta kontraesanak?

Sortzen duen herria ez da inoiz hilko!

Mundu gris honen mugak gainditzen ditu sorkuntzak. Gazte antolakuntza eta borrokaren 40. urteurrenean, askatasun bulkada izan daitezkeen gazte sortzaileak bildu nahi ditugu. Euskal Herriko txoko anitzetan egiten eta sortzen dena jaso eta bateratu nahi dugu, Topaguneko plazara eramateko. Honetarako, azpian jarri dugun formularioa betetzeko gonbidapena egiten dizugu. Bete beharrezkoak diren laukiak eta baldin baduzu, atxikitu ezazu zure diziplinaren erakusle den fitxategi bat. Sorkuntzatik mundu gris honen mugetatik harago goaz, ametsak gorpuzteko balio du, eta askatasun bulkada bilakatu daiteke.

Gazte Topagunean ikusiko dugu elkar!