Zentzumenak astindu masajea

22:00

Irudiaren gizartean bizi gara, irudi batek mila hitzek baino gehiago balio duela diote, eta antza soinuek, usainek, zaporeek… baino gehiago. Ikusmena da egunerokoan gehien garatu dugun zentzumena, eta horregatik, tailer honetan beste zentzumenei bide emango diegu: entzumena, ukimena, usainmena eta dastamena. Masaje berezi bat izango dugu oraingoan!