Yesca

Yesca gazte antolakunde castellanista eta iraultzaile da. Beraien herria dute borroka esparru nagusi: Gaztela.

90. hamarkadan, JCR (Juventudes Castellanas Revolucionaras) bezala ezagutzen zen Gaztelaren alde borrokatu zen gazte antolakundetik dator Yesca. Nahiz eta erakunde independentea izan, mugimendu castellanistaren barruan kokatzen du bere burua; IzCa (Izquierda Castellana) eta Mujeres Catellanasekin batera.

Borroka eremu nagusiak: antifasxismoa eta antirrazismoa, ekologismoa, feminismoa, sexualitatea, sozialismoa, castellanismoa eta internazionalismoa. Honekin batera, lan eta bizitza duin baten aldeko borroka, antinperialismoa, gaztelar kultura eta hezkuntza burujabetza.