Wood Strings

15:30

Aretxabaletan sortutako taldea dugu Wood Strings. Paul, Asel, Oier eta Eñautek, punk-a, hardcorea, rock tradizionala eta musika klasikoarekiko pasioa elkarbanatzen dituzte. Sortzen dituzten soinuek Hot water music, Defeater edo City and Colour taldeak ekartzen dituzte gogora. Emozioak, samintasuna eta indarrez beteriko cocktail-a.