V. asanblada egun

V. biltzarrak abertzaletasun iraultzailea formulatu zuen, nazio askapena eta askapen soziala uztarri berean batuz. Sintesi hau bost hamarkadaz luzatu den mobilizazio zikloaren oinarri ideologikoa izan da. Non utzi gaitu borroka fase horrek? Zein da sintesi horren gaurkotasuna? Historiaren azkartze fase berri baten atarian utzi gaitu, non askapen nazional eta sozialaren uztarketaren funtsak gaurkotasun osoa duen, baina garai berrietara egokitzea eskatzen duen.

Zer ari gara aldarrikatzen funtsean, gaur egun, mugimendu sozial eta herritar eraldatzaile emantzipatzaileak? Transbertsala den ideia erradikal eta demokratiko bat: subiranotasuna edo burujabetza. Subiranotasunaren ideiak borroka nazionala eta soziala sintetizatu ez ezik, elementu gehiago lotzen dizkio, aberatsagoa, osoagoa eta erradikalagoa eginez. Alde biko txanpona irudi geometriko bilakatzen da horrela, batak bestea baldintzatu eta elkarri eragiten dioten aldagaien poliedroa.

Saio honetan, poliedro horren ertzetan murgilduko gara.

  • Arkaitz Rodriguez
  • Kizkitza Gil de San Vicente