Tripak huts bete hots

16:00

Pieza honek hainbat arte disziplina jaso nahi ditu bere baita, hala nola, arte plastikoa eszenografia gisara, literatura errezitatua – poesia, hein handienean -, eta errezitaldia eszenara eramaten duen gorputz adierazpena. Finean hiru disziplinak bilduko dituen performance bat da sorkuntza lan hau.

Piezan galdera honi helduko diogu: Non zeharkatzen dute elkar subjektiboak eta politikoak?

Subjektiboa den hori, egitura politikoan egokitu zaigun kokapenak (generoa, klasea, komunitatearen kultura…) baldintzatzen du, guztiz. Ondorioz, subjektibitatetik hitz egitea politikoa ere bada, ingurune politikoaren islada den heinean. Are gehiago, politikak goitik behera zeharkatzen duen subjektibitatea “subjektibo” izateko baimena duen norma homogeneizatzaile horretara mugatu denean. Bitartean, neoliberalismoak nahi duguna amesteko, desiratzeko, gorrotatzeko, aldarrikatzeko edota kritikatzeko eskubidea ematen omen digun garai honetan.

“Subjektibitate” moduan ulertzen dugun hori, eskubidea bat bada, orduan, sistema arrakalatzeko beste baimen eman ez zaion seinale da, politikotik aldenduz interesatzen zaien amildegi bat zulatu duten seinale. Amildegi hori gure erraiez osatzera gatoz. Subjektibitatea gorpuzten erraietatik. Neureetatik garatago ere zeureetatik; geureetatik. Elkar non, eta nola korapilatzen duten erraiek; hori bera nahi dugu behatu, zentzumenak bertan paratu… korapiloak nondik bizi nahi ditugun aukeratu.

  • Eguzki Donellan Armengod eta Haizea Beruete Lopetegi