Tribade

23:45

Bartzelonan sortutako emakumezkoen rap hirukotea da, Brittah, Masiva Lulla eta Sombra Alor MC-ak osatzen dute. Euren musika estiloa rap-a eta flamenkoa, soul, afrotrap zein reggaetoia uztartzen dituen estilo berritzailea da. Egiten dituzten letrak borrokarako erabiltzen dituzte, pribilegio maskulinoz beteriko gizartean, prekarietatearen kontra borrokatzen diren hiru emakume direla aldarrikatzen dute. Isildutako errealitateen bozgorailu ere badira, borroka lokalak, LGTBI, aktibismo antifaxista…