The Mani-las

Manilan sortutako talde hau Maika Makovski (abeslari eta antzezle), Mariana Pérez (Sonic Trash, Rubia eta Cora Bloom) eta Olaia Bloomek (Las Culebras eta Cora Bloom) osatzen dute. Azken urteetan berreskuratutako Riot Girl, punk eta rockabilly estiloak uztartzen dituzte. Urtebete baino gutxiagoko ibilbidearekin eta diskarik kaleratu gabe ere, areto eta oholtza anitzetan aritu dira.