Taktikatik estrategiara xake taula batean

16:00

Tailer honen helburua taktika eta estrategiaren elementu nagusietan eta beraien arteko harremanetan sakontzea da, xakea adibide bezala erabiliz.

Askotan xakea gudarekin partekatu da, eta egia da borroka jokoa dela. Bi arerioek indar berdinak dituzte eta normalean, plan hobeak, sakonagoak, egiten dituenak irabazten du. Baina plan ona izatea ez da nahikoa; garaipenaren bideak tranpak sahiestu behar dira. Amarruak ez badira ikusten, plan hoberenak ere porrot egin dezake. Xakeak taktika eta estrategia, biak menperatzea eskatzen du. Zentzu horretan, adibide argiak eskaintzen ditu zer den bakoitza ulertzeko.

Saioan parte hartzeko beharrezkoa da xakearen oinarrizko arauak ezagutzea (piezak nola mugitzen diren, nola jaten duten, xakearen helburua…). Era berean saioak parte hartze mugatua izango du.