Subjektua(k) artikulatzen – egungo erronkak

16:00

Bizi-bizi dagoen eztabaida da: nork osatzen du askapenerako subjektua? Subjektu bakarra ala anizkoitza da? Nola eratzen da? Zeintzuk dira erronkak?

Teoriatik, hausnarketatik eta praktikatik helduko diogu gaiari. Korapiloak identifikatuko ditugu eta praktikan nola askatu edo korapilatzen diren gehiago. Aurrera begira ere jarriko gara: zeintzuk dira gazteok ditugun erronkak?

  • Andoni Olariaga – Filosofoa eta Iratzar fundazioko kidea
  • Josefina Rocco, Txefi – Mugimendu feministako kidea
  • Asier Zamorano – Ernaiko kidea