Sormenetik barrenera

- -
16:00

Helmuga ez da bidearen bukaeran dagoen zerbait, bidea ongi eginda lortze dena baizik. Nola eraldatuko dugu gizartea barrenak ukitu gabe?

Prozesu eraldatzaile guztietan badira zeinbait balore urrats bakoitzean presente egon behar direnak, are gehiago sistema kapitalista heteropatriarakala gure bizitzaren zirrikitu guztietatik sartzen dela jakinda. Ezinbestekoa da hortaz gure barrenak arakatu eta zirikatzea; norbere buruaren zaintza eta ahalduntzea ere arretaz aztertzea.

Honetarako badugu tresna propio garrantzitsu bat, sekula lapurtu ezingo digutena, sormena alegia. Sorkuntza materialaz harago, barne begirada eta iraultza bultza dezagun.

Tailer honen bitartez, sormena horren ezaguna ez dugun modu batez erabiliko dugu, plazerra, gure buruen ezagutza eta zaintza erdigunera ekarriz. Sormenik gabe, iraultzarik ez!