Skabidean & The Black Birds

- -
- -

Skabidean & The Black Birds reggae, ska eta rockstedy musika-estiloak lantzen dituen Iruñeko taldea da, 6 urte hauetan zehar ehunka kontzertu eman dituena. Talde gazte honek , 2016an eginiko maketa bat, 2017an grabaturiko diska eta 2018an “Bideak darrai” bigarren diska  plazaratu ditu. Azken diska hau kaleratu ostean,  2018ko urrira arte 40 kontzertu baino gehiago eman ditu taldeak. 2019an, 3 abeslari berrien  partaidetzarekin,  zuzeneko ikuskizunaren indarra sustatuko duen  “Skabidean & The Black birds” proiektuari hasiera emanen zaio.