Rude Pride

21:00

2013. urtean sortutako Oi! talde hau Madrileko bost lagunen eskutik dator. Espero zutena baino oihartzun handiagoa izan zuten internetera igotako Underpaid Scars eta My Way of Life kantek eta kontzertu batzuk ematen hasi ziren, 2014an euren lehenengo EP grabatzen dutelarik. Ordutik aurrera Europan emandako kontzertuen gorakadaren ondorioz uda horretan 15 eguneko bira egin zuten Europatik. Nahiz eta ibilbide laburra izan, talde honek Cock Sparrer edota Perkele taldeekin eszenatokia partekatu du eta Endless Summer, Spirit Festival eta Oi! For You bezalako jaialdietan parte hartu dute.