Rotten XIII

20:30

ARGIAREN BILA, AURRERA!

Bizitzak eman digun kolpe handiena irenstea zaila izan da, hala nola hurrengo pausoak zeintzuk izango ziren zehaztea. Gaurkoan mugarri bat jarri nahi dugu gure lehen garaia izan dena eta aurretik datorkigunaren artean, aro berri baten hasiera talde bezala.
Abesti berri bat kaleratzen dugu, “EGUZKIAREN ARGIA”, Javirekin konposatu genuen azkena lokalean. Hortxe bota zuen bere azken hatsa. Guretzat prozesua borobiltzeko modu hoberena da, eta berarentzat ziurrenik ere bai. Doakiola ba bere memoriari.
Honetaz gain, kontzertu berezi bat emango dugula adierazi nahi dugu, apirilaren 21ean izango da, Lemoako Gazte Topagunean. Ziklo berriaren lehen pausoa, kontzertu benetan berezia, denbora batean emango dugun bakarra.

Mila esker jaso dugun babes eta elkartasun olatu ikaragarriarengatik, ezingo dugu inoiz aina eskertu. Zure indarrarekin, bizitzari heltzeko gogoz, ez zara inoiz hilko, Javi!