Pinkwashing VS Pride

18:00

Pinkwashing, kapitalismo arrosa. Dena merkatuaren logikara asimilatu nahi duen Sistema Kapitalistak gure identitateak, gure sexualitatea eta finean gure gorputzak merkantilizatu nahi ditu. Horretarako askatasun sexualaren mozorroa jarri eta hauek arautzen ditu berriro ere, produktu bihurtzeko.

Horren aurrean Harrotasuna aldarrikatzen dugu, normatik at gure generoak,  identitate sexuala, sexualitateak eta abar modu askean bizitzeko hautua egina dugu, eta hori, ez da merkatuaren norma estuetan sartzen. Horregatik hainbat eremutan ari gara lanean, zatoz egiten ari garen lana ezagutzera!

  • Hiruki Larrosa
  • LAB
  • Ernai