Pesadillaren pesadilla 5 urtez!

13:00

78ko Erregimenaren oinarrietako bat den Espainiar Konstituzioaren 40 urte betetzen ziren egun berean bete zituen Somos vuestra peor pesadilla dinamikak bost urte. Espainiar estatuak zapaldutako nazioetako gazte independentista eta iraultzaileon aliantza internazionalista da hau, gazte borrokaz 78 erregimenarekin hautsi eta gure herrietako burujabetza prozesuak elikatzeko.

Somos Vuestra Peor Pesadilla osatzen dugun antolakundeetako kideok ditugun erronkak trukatu eta egungo testuinguruari aurre egiteko ikuspegiak konpartitzeko izango ditugu gurekin Arran, Isca, Purna, Yesca, Jaleo, Briga eta Darreu gazte antolakundeetako kideak.