Orain Errepublikak

18:00

Espainiar erresuma egoera erabakigarrian dago, 78 erregimenaren bidez zehaztutako elite oligarkikoen mesedetarako ereduak, Herrien kartzela den ereduak, agorpen zantzuak erakutsi ditu eta horren aurrean espainiar nazionalismo faxista azaleratzen ari da berriro ere, krisi horri erantzun atzerakoia eman asmoz.

Aldiz, estaturik gabeko nazioetatik erantzun aurrerakoiak emateko proposamenak mahaigaineratzen ari dira, burujabetza nazionala eta soziala lotuz Espainiar erregimen oligarkiko eta antidemokratikoari aurre egiteko bidea proposatzen dutelarik.

Apirilaren 28a eta orohar ate joka daukagun hauteskunde zikloa testuinguru honetan ulertzea ezinbestekoa izango da. Zentzu horretan EH Bilduk, ERCk eta BNGk, beste hainbat indar politikorekin eszenatoki honi erantzun bateratuak emateko bidea jorratzen ari dira, indarrak biderkatzeko. Mezua argia da: Orain Errepublikak

Saio honetan, ikuspegi horretatik sortutako Orain Errepublikaken parte diren EH Bildu, ERC eta BNG-ko kideekin solastuko gara, testuinguruaren irakurketaz, elkarlanaren gakoez eta apustuez.

  • Bel Pozueta – EH Bilduren kongresurako hautagaia
  • Nuria Arau – ERCko kidea
  • Ruben Cela – BNGko kidea