Nola borrokatu behin gobernua lortuta?

13:00

Urteak beste gizarte baten alde borrokan emanda, iraultza botere politikoaren eskuratzearekin lotzen dugu besteak beste. Noski, bidea ez da hor bukatzen, gizartearen sakoneko eraldaketa bat beharrezokoa baita.

Mugimendu iraultzaileek gobernatzen dutenean, esan dezakegu botere politikoa lortu dutela? Zer gertatzen da orduan? Botere faktikoen indarra handia dela badakigu, baina nola lortzen da kikildu ez eta printzipio eta baloreetan zein eraldaketan sakontzea? Nola gobernatu bidean jarraitu eta ez itotzeko?

Saio honetan Venezuelako eta Hego Afrikako kasuak ezagutzeko aukera izango dugu lehen pertsonan.