Nizuri Tazuneri

- -
- -

Norzzone jauna & Fani, abeslariak eta Nasty Bilbaoko Hawa ta Maisha produktoreak sortutako proiektu berria da Nizuri Tazuneri.  Basakeri gramatikal BAT (nik zuri eta zuk neri), hitz joko estrategiko bat da. Euskararen betiereko taupada, arbasoen oihartzuna eta abangoardiaren soinuak bat egitea da, proiektu honen helburu nagusia. Hamaika proposamen, hamaika kontzeptu, honen artean estilo, tematika ta flow anitz aurkituko ditugu, euskara ta abanguardiazko erritmoen eskutik (trap&roll), mende honen bizitza nola ulertzen duten zabalduz, ta beren burua kreatiboki aktibo kokatuz gizarte nahasi honetan. Oraingoan, Nizuri Tazuneri Rap bikoteak lehen diskoa argitaratzen du: “Musika ala hil” (Taupaka elkartea, 2017). Eraberritze gehi tradizio!