Nafarroan (er)aldaketa

10:30

Ate joka ditugu udal eta foru hauteskundeak eta Nafarroan garrantzi berezia hartuko dute. Duela lau urte Nafar insituzioetan emandako aldaketak (Nafar Gobernua eta Iruñeko Udala Erregimenaren esku egoteari utzi) sakonagoa den aldaketa sozial baten isla dira, lau urte hauetan etenik izan ez duena.

Hala ere, Erregimena ez dago hilik eta honi aurre egiteko modurik onena dugu aldaketan eta eraldaketan sakontzea Nafarroan. Hauteskundeetatik haratago doan arnas luzeko ikuspegiarekin, baina hauek sortzen duten abagunea baliatuz, Nafarroako testuinguru eta erronkez aritzeko parada izango dugu solasaldi honetan.

  • Bakartxo Ruiz
  • Nahia Fernandez