MTV-ren itzaletan zer gara?

17:00

MTV sarien banaketa Euskal Herrian ospatzeak eztabaida bizia eragin zuen gure artean, bereziki ekimenaren baitan antolatu ziren kontzertuetan Euskal Herriko taldeen parte hartzeari dagokionez. Eztabaidak ertz asko ditu zalantzarik gabe: Herri eredua, prekarietatea eta esplotazioa, kulturaren merkantilizazioa, balore alientzatzaileak…

Oraingoan baina sakonean dagoen eztabaidari helduko diogu: Non dago euskal kultura? Osasuntsu dago? Zerk ahultzen du, eta zer egin dezakegu indartzeko? Zein egitasmo daude martxan? Gure kontraesanetan murgilduko gara, izan ere, MTV-k hautsak harrotu zituen, baina hauts horrek ezin digu sakoneko eztabaidari heltzea ekidin.

  • Lutxo Egia
  • Kaskagorri Gazte Konpartsako kideak