Mierda de ciudad

16:00

Turistifikazioa, gentrifikazioa, hiri-eredua… gero eta gehiago entzuten ari diren hitzak dira. Izan ere, Euskal Herrian munduan bezala, biztanleria hirietan pilatzen ari da, desberdintasun sozialak inon baino gordinago ikusi ahal ditugularik. Hau ez da kasualitatea, hiriak negozio bilakatzeko estrategia neoliberalaren ondorioa da: pertsonok gure hirietaz desjabetu eta kapitalaren esku jartzeko estrategia, bizitzen kontrako erasoa. Guzti honek, hirietan ez ezik, Euskal Herriaren lurralde antolaketa osoan dauka eragina.

Euskal Herriko hainbat txokotan baina, bereziki hirietan, piztu dira erresistentziak: Bilbon, Gasteizen, Donostian, Iruñean zein Baionan. Gure hirietan ematen ari diren prozesuak aztertu, eta garatzen ari garen prozesuak trukatzeko aukera izango dugu saio honetan.

  • Karlos Renedo – Hiritik At! kooperatibako kidea
  • Esperientziak konpartitzen izango ditugu Euskal Herriko hiriburuetan piztutako borroketan parte izan diren gazteak