Marx txapeldun

16:00

Duela 200 urte sortu zen Treverisen Karl Marx. Euskal Herrian ederki dakigu nola erabili duten Marx gure borroka burges ttikien afera gisa aurkezteko eta, finean, espainiar edota frantziar nazionalismo banala zuritzeko. Orain ere, erlijio gisa hartzen dute batzuek Marxen aipamena dogmatismo eta sektakerien gurpilari bueltak emanaz jarraitzeko. Baina geuk era badugu gure Marx, inspiragarria izan dena eta dena kapitalismoaren errotiko salaketa eta bestelako jendarte bat eraikitzeko. Horregatik euskal txapela jarri diogu! Marxen ekarpenak kalitatezko jauzia ekarri zuten askapenaren ibilbidean, maila teorikoan nahiz praxian. Hainbeste urte pasata, erabat gaurkoak dira bere ideia asko, beste batzuk eraberritu beharra badago ere. Eta Marx inspirazio gisa hartzen duten beste pentsalari eta mugimendu askok ekarpen onuragarriak izan dituzte, aintzat hartu beharrekoak ere. Kapitalismoak Marx lurperatu nahi izan du, baina XXI. mendean ere Marx emankorra da kapitalismoari aurre egin eta mundu justuagoa pentsatu eta eraikitzeko. Marx txapeldun diogu, halaber, Marxek garaitu baititu azken krisia ere iristen ikusi ez zuten ekonomialari kapitalistak, nabarmena delarik kapitalaren nagusitasuna kaltegarria dela herritar gehienontzako.

  • Joseba Permach (Iratzar Fundazioko kidea)