M9an zer?

Mugimendu Feminista kontuan izan beharreko aktore politiko eta soziala bilakatu da, 2018ko martxoaren 8a izan zen horren adierazleetako bat. Zalantzarik gabe, askatasun bulkadak feminismotik datoz. Aurten ere martxoaren 8rako Greba Feminista dago deitua, baina borroka egun zehatzetatik harago, Euskal Herri feminista eraikitzeko estrategia feministaz hitz egin behar dugu.

Asko dira pizten ari diren eztabaidak: Nola egin aurre kapitalismoaren asimilazio saiakerei zein eskuin mutur erreakzionarioenaren erasoei? Nola egin aldarrikapen feministak gauzapen bidean kokatzeko? Nola bihurtu mobilizazio gaitasuna gihar feminista? Praktika eta hausnarketa edo teoria uztartuz bidea jorratzen dabil mugimendu feminista, beraz, jarraitu dezagun hausnartzen: Zeintzuk dira erronkak?

  • Ainhoa Etxaide Amorrortu – LABeko idazkari nagusi ohia eta Terra de ningú: Perspectives feministes sobre la independència liburuaren idazeleetako bat
  • Naia Torrealdai Mandaluniz – Bilgune Feminista
  • Maddi Isasi Azkarraga – Ernai eta Mugimendu Feministako kidea