Lemoatxa 1937. Ibilbidea

12:00

Azken urteetan Lemoako Udalak abian jari duen ekimenetako bat izan da Gerra Zibileko lubakiak ikertzea, berreskuratzea eta balioan jartzea; guduak izan baitziren lubaki horietan eta matxinatutako armadaren aurrearapena oztopatu baitzen Bilbo okupatzera bidean zeudela.

Horiek gogoan, denboraren iraganak eta naturak pixkanaka ezkutatu duen defentsarako sistema hori nolako ote zen galdetzen hasi ginen; izan ere, adituen begietara erresistentziaren orbanak esan diezaiekegun aztarna txiki batzuk baino ez zeuden. Beste saio baten memoria jasotzen duen liburua aurkezteaz gain, Lemoatxa 1937 ibilbide laburra prestatu dugu lubakiak lehen eskutik ezagutzeko.