“Larga Vida a RIP” liburuaren aurkezpen-solasaldia

16:00

Kataluniako Judith Uriach eta Nando Alonsok bi urte pasa dituzte RIP taldeari buruzko “Larga Vida a RIP” fanzine-liburua egiten; eta lan horren hirugarren edizioa kaleratu berri da. Horretarako, alboan izan dituzte RIP taldeko kide Txerra eta garaiko eta hurbileko hainbat lagun, punk eta fanzine ildoari jarraituta berorren sorkuntza lan kolektiboa izan baita.

Bi punk katalan hauek, nahiz eta gazteagoak izan eta geografikoki urrun egon, RIPen sorrera eta garapeneko testuingurua berreskuratzen jakin dute, eta Arrasateko punk taldearen bilakaeran jasotzearekin modu paraleloan gure erroetan hain iltzatuta dagoen 80ko hamarkadako zuri-beltzeko argazki aberatsa eskaini dute.

Katalunian zein Euskal Herriko hainbat lekutan orain arte egindako aurkezpenetan bezala, fanzine-liburuan parte hartu duen Iker Barandiaran kazetarien galderek gidatuko dute aurkezpena, publikoarekin batera gure iragan hurbilean hain presente dagoen legatu eta bizipen horien inguruko solasaldia osatzeko.

  • Judith Uriach eta Nando Alonso – liburuaren egileak
  • Txerra Bolinaga¬† – RIPeko kide ohia
  • Iker Barandiaran – kazetaria