Kop

03:00

KOP (Kolumna d’Odi Proletariat) 1998an Rubin sortutako hardcore punk, metal eta crossoverrera irekitako taldea da eta euren izaera politikoagatik ezagunak dira. Amorruz eta konpromisoz beteriko letrak dira eurenak, kritika sozial eta politikoz beterikoak. Euskaraz, katalanez zein gaztelaniaz mintzatzen dira euren abestietan. Azken lana 2018an kaleratu zuten, Revolta izenarekin.