Koma

01:45

Iruñeako metal alternatiboa jorratzen duen banda da, 1995ean sortua. 20 urte baino gehiagoko ibilbidearekin, heavy eta rock munduko puntako taldea da. Hasiera batean kantuak rap eta punk artean markatuta egon ziren baina batez ere rock urbanoan. Hala ere, beranduago, heavy eta rock bortitz estiloetara hurbildu ziren, eta honek estilo berezitua izatea eragin zuen.

2012an taldearen etenaldia iragarri zuten eta agur kontzertua HatortxuRocken eman zuten. 6 urteko geldialdiaren ostean iazko otsailean adierazpen baten bidez eszenatokietara bueltatzen zirela iragarri zuten “La fiera nunca duerme” birarekin.