Jo(koa) puntuan

Euskal Herriko herri eta hirietan apustu etxeak hedatzearekin batera piztu dira hauen aurkako aldarriak ere. Apustu etxeen aurkako lanketetan gazteok parte hartze handia izaten ari gara, eta hainbat gara modu iraunkorragoan edo puntualagoan lanketa honi heldu diogunak, problematika aztertu eta kalera atera dugunak. Honek eztabaida publikoa piztu du. Behin eztabaida piztuta, nola egin aurre gazteon artean ludopatia eta prekarietatea sustatzen duten apustu etxeei?

Eragin Bilbon, Judimendiko Gazte Asanablda… Txoko ezberdinetako gazteen esperientziak ezagutu, eta borroka honetan sakontzeko tresnak eskuratzeko aukera izango dugu saio honetan.