Jaka Horiak eta frantziar estatuaren lerratze autoritarioa

16:00

Frantziako Estatuko azken urteotako bilakaera politikoa botere egituren lerratze autoritarioak ezaugarritu ditu. Berrosaketa politikoaren iturburuan irizpide ekonomikoen uniformizazioa atzeman daiteke, beti ere kredo ultra-liberalaren xede asmoen araberakoa. Erreformen lerrokatzearen ondorioz haserrea metatzen eta sedimentatzen joan dela esan daiteke. Haserre sozialaren akumulazio prozesu bat gertatu da.

Krisi sozial bezala abiatu zena erregimen krisia bilakatzeko bidean ote dagoen da galdera nagusia. Neoliberalismoaren lerratze bortitzaren aurrean bestelako norabide bat hartzeko ustezko aukera izpirik ez zegoen unean, bat-batean, aukeren zerumuga inoiz ez bezala zabaldu da. Frantziako estatuko abaguneari so eginen diogu. Jaka Horien oldarraldia, askatasunen murrizketa, pribatizazio eta liberalizazioak, zein estatu-nazio ereduaren krisia izanen dira hitzaldi honen gako nagusiak.

  • Egoitz Urrutikoetxea (Iratzar Fundazioa)