IRA

17:00

 “Arte y terrorismo” (Autoekoiztua, 2016) IRAren aurkezpen-txartela izan zen, eta Elvirus, Sátira, Medea eta Raissa madrildarrek osatutako rap laukotearentzat, 2017ko udaberrian denen ahotan jarri ziren ”Mantenlo patriarcal” abestia eta bideokliparekin.

“Emakumezkoen rap” etiketari uko egin diote, eta askotan, bere azken singleetako batean, “Rap Save The Queen”en,  dioten moduan: ”Hau rap-a da, ez da emakumezkoen rapa, hau rap-a da, nahiz eta izorratu tentela!”. Eta egiari zor, ez dago bere proposamena definitzeko modu hoberik, generoaren ezaugarririk bereizgarrienari helduz, diskurtso soziala herri-kultura bihurtzeko duten gaitasuna alegia.

Orain arte azpi-kulturaren sekreturik ezkutuena baziren ere, 2018. urteak mapan kokatu ditu. Juan Vicente Cordobak zuzendutako “Quinqui Stars” film dokumentalean parte hartu ondoren, eta “Rap Save The Queen” (Autoekoiztua, 2018) lan berriarekin zer nahi duten agerian uzten diguten zortzi abesti dakarzkigute, oso oinarri gogorrekin eta gaurkotasunez beteak, eta entzuten duenari “ahaldundu” egiten diotenak. Gaur egun, gizartea eraldatzen lagundu nahi duen mezua zabaltzen aurkitzen dira oholtzaz oholtza.