Huntza

- -
- -

Huntza 2014an Bilboko kaleetan sortutako musika taldea da. Unibertsitate giroan elkartutako sei gaztek osatzen dute eta beraien helburua, sortzen duten musika Euskal Herri osora zabaltzea da. Bilbon sortutako taldea den arren, taldekide guztiak gipuzkoarrak dira. Taldearen lehen agerpena 2016ko martxoaren 8an izan zen, “Harro gaude” kantua plazaratuz.