Huerta de Peralta: Euskal langileak borrokan

13:00

Urte honetako langile borroka ezagunetako bat izan da Huertas de Peraltako langileen borroka, aurrera eramandako borroka luze eta gogorragatik alde batetik, baina baita borroka aurrera eraman duten langileen baldintzegatik: landa eremuan, nafarroako hegoaldean, langile arrazializatuak protagonista sindikatu abertzale baten eskutik.

Solasaldi honetan Huertas de Peraltako langileek euren esperientzia konpartituko dute gurekin, eta LABeko kideekin batera, esperientzia konkretutik tiraka langile borrokaren berrasmatzerako hainbat gakotara hurbilduko gara: nola hurbildu sektore prekarizatuenetara? nola batu jatorri ezberdinetako langileak borroka beraren parte izateko?

  • Huertas de Peraltako langileak
  • Imanol Karrera (LAB Nafarroa)