Hezkuntza Herrietatik Herrientzat

18:00

Ikasle mugimenduaren borrokak izango ditugu hizpide saio honetan, munduko beste txoko batzuetako esperientziak ezagutuz. Alde batetik Txileko ikasle borroka ezagutuko dugu, sona handiko borrokak eraman dituena aurrera. Bestetik, Galizako errealitatea ezagutuko dugu, Euskal Herrian bezala, espainiar estatutik inposatutako hezkuntza zapaltzailearen aurka egiten duen ikasle borroka ezagutuko dugu. Ikuspegi orokorra ezagutzeaz gain, aurrera eramaten ari diren dinamika zehatzak ere ezagutu ahalko ditugu mahainguru honetan.

  • Frente de Estudiantes Libertarios (FEL) Txiletik
  • Erguer, Galizako ikasle antolakundea