Hesian

17:30

Hesian 2006ko udan sortutako talde sakandarra da. Punk-rock eta hardcore melodikoen nahasketa bat ikusten da beraien abestietan, ska kutsu bat ere antzematen da. Ezaugarririk aipagarriena, nahasketa erakargarria sortzen duten bi ahotsak dira. Hitzei dagokienez, gizarte eta politika aldarrikapenak, edota sentimendu ezberdinen adierazpenak dituzte hizpide. Taldearen ekintza eremua oso zabala da eta urte eskas batean 50 kontzertu inguru eskaini dituzte Euskal Herriko hamaika txokotan. Oso harrera ona izan ohi dute, plazak edota gaztetxeak betez eta jendearen parte-hartze aktiboa bereganatuz.