Herri Boterea eraiki!

13:00

Demokraziaren pribatizazioa eta Herrion eta herritarron desjabetzea gogortzen ari diren honetan, ezinbestekoa dugu Herri Boterearen eraikuntzan sakontzea: alde batetik erasoaldi honi aurre egiteko tresna delako; bestetik, Euskal Herri sozialista eta feministaren oinarria behar duelako izan.

Saio honetan munduko txoko ezberdinetan, testuinguru ezberdinetan, Herri Boterearen eraikuntzarako bideak ezagutuko ditugu. Zehazki kurdistanen konfederalismo demokratikoaren garapena, Venezuelan gobernu bolibartarrak egindako bidea, Hego Afrikako esperientzia eta Euskal Herrian herrigintza eta estatugintzaren uztarketa aztertuko ditugu. Ikuspegi feminista, herri mugimendu eta instituzioen arteko harremana… animatu!

  • Jule Goikoetxea – EHUko Irakaslea, filosofia politikoan doktorea eta Demokraziaren pribatizazioa liburuaren idazlea
  • Revolutionary Youth Movement from Kurdistan
  • Young Communist League of South Africa
  • Venezuelako kontsulatuko kideak