Governors

18:00

Governors taldea Arrasaten sortutako rock taldea da. Rock&rolla muinean, musikaren aukera estetiko hutsetik haratago, jarrera sendoa da: handiarekin kritikoa eta txikiarekin eskuzabala den bizitzaren ikuspegia. Horixe dugu, hain zuzen, Governors taldearen ezaugarririk argiena: bere musikaren intentsitatea eta kantu amorratuen bitartez komunikatzen duten jarrera baikor bezain sortzailea. J. Sangre (ahotsa), taldeko aitzindariaren aurreko ibilbideak (Ekon, FJORD) bermatzen du aurrez esandakoaren koherentzia.