GORPUTZA AHALDUNTZEN gorputz apainketa tailerra

16:00

Feminismoaren indarrak besarkatzen gaituen une horretan, hainbat galdera subjektibo, objektibo eta estrukturalei erantzuna emateko bidean abiatzen gara.

Bizitzak eta bizitza sostengatzearen garrantzia erdigunean jartzearen lanketan, gurutzatzen gaituen indarkeri eta menpekotasun egoerei erantzuna emateko autodefentsa feministan sinisten dugu. Gu gara autodefentsarako tresnarik garrantzitsuena, eta horretan, gure gorputzarekiko daukagun harremanak pisu handia hartzen du. Zein nolako harremana daukat nire gorputzarekiko? Zein informazio dauka nire gorputzak?

Errealitate politikoa errealitate pertsonala ere baden heinean, gu geu subjektu politikoak gara. Zaintza kontzeptuan barrena, kolektibitatea ahalduntzerako gako bezala hartuta, baliabide propioez baliatuz, errezeta kolektiboa sortuko dugu. Gure gorputzak lurralde lez ulerturik, jasan dituzten konkistak begiratu eta orainean kokatuko gara, askapenerako bideari ekiteko.

Eta nola egingo dugu?

Kolorez, maitasunez, laztanez, elkar-zaintzaz, errespetuz… Zatoz, eta elkarri kolore emanda gure buruak maitatzea izango da gure defentsa!