Gazte sortzaileon bulkadak

18:00

Euskal Herrian sorkuntzatik datozen gazte bulkada berrien erakusgarri izango den ekitaldia. Plazara atera nahi dugu gazteok sorkuntzatik egiten dugun lana eta diskurtsoa: banaka zein taldeka idazten duten gazteena, bertsolaritzara batzen diren belaunaldi berriena, musika taldea sortu berri duten gazteena edo famaren fokoetatik kanpo, gaztetxez gaztetxe, kontzertuak ematen dituztenena, esan nahi duten hori irudiz esateko lanetan murgilduta daudenak.. euskaraz, elkartasunetik, pertsonala politizatuz eta argitara ateraz, mezu sakonak eta balio eraldatzaileak modu sortzailean hedatzen dituztenena.