G7 ez! Beste mundu bat Euskal Herritik

18:00

G7ak mendebaldeko 7 potentzia ekonomikoak elkartzen ditu. Bertan biltzen diren estatuek merkataritza askea, desarautzea, aurrekontu austeritatea… bultzatzen dituzte, kapitalismoaren krisiei aurre egiteko desjabetzean sakontzeko estrategiak diseinatzen direlaik G7aren gailurretan.

Datorren gailurrak berezitasun bat izango du: Euskal Herrian iraganen da, kapitalismoaren, hetero-patriarkatuaren eta inperialismoaren zapalkuntzei erresistentzia, elkartasuna eta bestelako mundu bat eraikitzeko borondatea sustraituak eta bizirik diren lurralde honetan.

Saio honetan, alde batetik G7ak ordezkatzen duen munduaren antolaketa eta gobernantza eredua ezagutzeko aukera izango dugu. Bestetik, abuztuan Miarritzen egingo den G7aren gailurraren aurka antolatzen dabiltzan gazteak izango ditugu gurekin.

  • Gorka Martija (OMAL-eko kidea)
  • Aitzinako kideak