Euskal Dub Etxea

23:30

Sound System-aren lehengo pausuak 50. hamarkadan eman ziren Kingston-en, Jamaikan. Bertoko auzoetan eta sasoiko baliabideekin, herri mugimendu bat sortu zen, non herriaren hitza plazaratzen zen norberak sortutako soinu ekipo artisauarekin. Reggae, Ska, Dancehall…musika eta mezua ziren mugimendu honi indarra eman ziotenak garai hortan. Herri ahotsa zen entzuten zena, musika herritik herriarentzat. Sustrai hauek jarraituz 2014. urtean Euskal Dub Etxea sortu zen. Ibai buru duen proiektu honek, Reggae musika bitartez, euskal kultura ta sustraiak zabaltzea du helburu. Euskal Dub Etxearen sorrerakin, mezua Euskal Herriko txoko guztietara helaraztea bilatzen da, beti ere euskara eta euskal nortasuna ardatza izanik. Era horretan, Euskal Dub Etxeak, euskal artistentzako zabalik dauka mikroa. Ildo horretan etxean sortutako ekoizpen eta proiektu ugari zain daude kaleratzeko asmotan.

Gazte Topagunean alde batetik Soun System-a muntatzen ikasteko saioa izango dugu 16.00-tan sortzaileen plazan, eta ondotik, Sound System bera baliatuta girotuko dugu gaua Euskal Underground doinuekin.