Euskal Andre Langileak: Antzinako Erregimenetik kapitalismora

16:00

Kapitalismoak Euskal Andre Langileek beti egin dute lan, baina kapitalismoaren ezarpenak hauen zapalkuntza hirukoitza areagotu zuen. Andreen lekua etxea zela erabaki zuten, zaintza lanak eremu pribatura eramanez eta hauen balio soziala gutxiagotu etxea gune ez-ekonomikotzat definituz. Aldi berean, Euskal Andre Langileak ere soldatapeko lanean jardun dira etxekoen biziraupena bermatzeko debaluaturiko enpleguetan arituz.

 

Nola eman da prozesu hau Euskal Herrian? Eta zein ondorio izan ditu gure zapalkuntzan? Martxoaren 8a pasa berritan atzera begirada honek aurrera begira gure buruak askatzeko gakoak eman ahal dizkigu. Horretarako Oiane Valero historialariak eta Ipeseko kideak egindako lana  hartuko dugu oinarri, osatzen ari den liburuaren edukiak landuz.

  • Oiane Valero