ESE: Euskal Herria behetik gora

18:00

BURUJABTZA EKONOMIKOAK ETA TELEKOMUNIKAZIO ZERBITZUEN BURUJABETZA

Burujabetza ekonomikoak eta Ekonomia Sozial Eraldatzailearen inguruko sarrera txiki bat egingo dugu saio honetan. Horretatako, Olatukoop sarea ezagutu ahalko dugu, eta horrekin batera, sareko kide den eta telekomunikazio zerbitzuen burujabetza lantzen duen Izarkom ere, eurak izango ditugulako gonbidatu.

Izarkom Euskal Herrian azpiegitura telematiko zein telekomunikazio zerbitzuen gaineko burujabetzarantz bidea urratzen joateko asmoz sortutako telekomunikazio operadore kooperatiboa da. Kalitatezko ezaugarri teknikoei egokituta eta kostu onargarrian oinarrituz, Euskal Herri osoan Interneterako konexio eskubidea bermatzea helburu duena. Horretarako, tokian tokiko gizarte eragile nahiz herritarrekin elkarlanean sare partekatu, ireki, libre eta neutralak garatzen ari gara.

Izarkomen parte hartu nahi duen kide nahiz erakundeen artean demokratikoki kudeatutako proiektu parte hartzailea izan nahi dugunez, eta eredu ekonomiko kapitalista gainditzeko, ekonomia sozial eraldatzailean oinarritutako alternatiba errealak plazaratu beharraz jabetuta, gizarte ekimeneko eta irabazi asmorik gabeko kooperatiba gisa gaude antolatuta, eta Olatukoopen baitan saretuta.