Herriaren hitza, autodeterminazioa!

13:00

Europa zaharrean indar eraldatzaile berriak datoz nazio zapalduetatik. Euskal Herria zapaltzen dute Frantziar zein Espainiar estatuek, eta autodeterminazio eskubidearen aldeko borroka izan da hauen egituraketa zalantzan jarri duen elemetuetako bat: Kanakyko erreferenduma, Kataluniako prozesu independentistak irekitako arrakala, Korsikan indar soberanisten gorakada… autodeterminaziora bidean bestelako herrien esperientzietatik ikasteko aukera izango dugu solasaldi honetan.