Eraso sexisten kudeaketa gure espazioetan I

10:00

Saioa bi zatitan banatuta egongo da: gizonezkoena* eta emakumezkoena*

  • Gizonezkoak*: Erasoen kargu egin, modu patriarkalak birsortu gabe.

Gizonok eraso egiten jarraitzen dugu: ez gizonok orokorrean, ez “beste”gizonak soilik; gu gizon “sozialistak”, gu “abertzaleak”, gu gizon “feminsitak” ere. Zergatik erasotzen ditugu gutako batzuk? Nola jokatzen dugu gainontzekook gure espazioetan gertatzen diren edo gure kideek burutzen dituzten erasoen aurrean? Nola jokatu beharko genuke?

Gutxiegitan egiten gara erasoen kargu. Egiten saiatzen garenean, sentsibilitatea eta jakintzak faltan ditugula ohartzen gara. Saioan gure buruak interpelatu nahi ditugu, goxotasunez baina zorrotz, bi ideia nagusiren inguruan: erasoen aurrean hartu dezagun erantzukizuna, egin dezagun justizia eredu zigorzaile eta patriarkalaren logikekin hautsiz, gure buruak eta jendartea eraldatzeko norabidean.

Bide horri ekiteko erremintak eztabaidatu eta garatu nahi ditugu. Erasen eta gure jarreren inguruko hausnarketa politikoak konparitutz batetik; gure espazioetan gertaturiko erasoen lanketa esperientzia praktikoak ezagutuz bestetik.

Horretarako, erasoen kudeaketan eta maskulinitateen lanketan arituak diren gizonak eta haien espazioetan gertaturiko erasoetan ardura hartu dutenak izango ditugu gure artean.

  • Lurralde Askearen eskutik