Eraso sexisten kudeaketa gure espazioetan II

10:00

Saioa bi zatitan banatuta egongo da: gizonezkoena* eta emakumezkoena*

  • Emakumezkoak*: Erasoen kudeaketarako oinarriparrak, baliabideak eta egungo erronkak

Askotariko eragile sozial eta feministetan jarduten dugun hainbat kide gara, eta mintegi bat prestatu dugu herri eragileetan gertatzen diren eraso sexisten inguruan, feminista gisa, prozesu horietan guztietan nola ari garen jarduten aztertzeko eta partekatzeko; ditugun kezkak eta galderak elkarbanatzeko, eta aurrera begirako erronkak zeintzuk diren identifikatzeko.

Gure auzo elkarteetan, gaztetxeetan eta kolektiboetan oro har, gertatzen diren eraso sexistak kudeatzean, prozedura eta bide ezberdinak jorratu ohi ditugu, batzuetan protokoloen bitartez, besteetan ez, baina denetan izan ohi ditugu zalantza eta kezka ugari. Hortaz, lan saio honetan esperientzia zehatzetatik jasotako irakaspenak mahai gainean jarri nahi ditugu, eta hurbiltzen diren parte hartzaile guztien bizipenak, iritziak eta esperientziak jasotzeaz gain, batetik, zapalkuntza horiei aurre egiteko oinarriparrak eta kudeaketarako tresnak partekatu nahi ditugu.

Azken urteotan, gaiari loturiko hainbat prozesu kolektiboetan aritutako kideak gonbidatu ditugu mintegi honetara. Orain arte, kudeatu diren esperientzietatik jasotako irakaspenak bistaratzeko eta galdera edo erronka berriak identifikatzeko aukera izango dugu Eragingune feministaren eskutik.

  • Mabel Cañada Zorrilla – Lakabeko eta Ilfaceko kidea
  • Tania Martinez Portugal – Ikerlari feminista
  • Amaia Zufia Erdozain eta Alazne Beltran de Lubiano – Bilgune Feminista