Erakunde bat baino gehiago, Herri mugimendu bat

16:00

Zergatik eta zertarako sortzen ditugu gaur mugimendu sozial eta herritar eraldatzaile emantzipatzaileak?

Iraganaren ispiluari begira jarrita, honako mugarri honetaraino egingo dugu atzera: ETAren I. Biltzarrera (1962). Izan ere, Euskal Nazio Askapenerako Mugimendu Iraultzailea izendatu zuen bere burua ETAk, eta laupabost urteren buruan, V. Biltzarrean (1966-1967) Sozialista jarri zuen iraultzailearen tokian. Zergatik eta zertarako sortu zuten orduan nazio askapenerako mugimendu bat Europaren mendebaldean? Eta zerk bultzatu zituen hurrengo belaunaldiak mugimendu hartan parte hartzera?

ETAren sortzaileen eta lehen hamar urteetako ETAko militanteen testigantzetan oinarrituta, galdera horiek erantzuten saiatuko gara. Zergatik, zertarako?

Berriro denboran aurrera eginda, mende erdi batek ematen duen perspektiba historikoa baliatuz, beste galdera bati ere erantzuten saiatuko gara: zer nolako ekarpena egin ziot ETAk Euskal Herriko historia garaikideari? Zer diote horri buruz ETAren sortzaileek eta lehen urteetako militanteek?

  • Onintza Odriozola Irizar (Erakunde bat baino gehiago: ETA herri mugimendu gisa (1958-1968) tesiaren egilea)