Emakumeak plazara

11:00

Kostata baina hitz egiten hasia da emakumeek plaza publikoan duten paperaz, hein handi batean sorkuntza munduan diharduten feministen lan mardulari esker. Eztabaida horretan hainbat gako ageri dira: erreferente falta, emakumeen sorkuntza orokorra izan beharrean emakumeentzakoa bezala ulertzea, estereotipo zurrunak…

Eztabaidari ahots bereziz helduko diogu, ahots propioz. Izan ere, nola bizi dugu neska* gazteok egoera? Zein eragin dauka gure hautuetan, gure sorkuntzan, gure ibilbidean?