El_Txef_A eta Balza

02:00

Aitor Etxebarria Gernikako musikari eta konposatzailea daukagu El_Txef_A ezizenaren atzean. Euskal Herriko musika elektroniko eta esperimentalean aitzindari, Aitor 10 urte baino gehiagoz dabil mundu osoan zehar biran, Tulumeko Boiler Room jadanik mitikoan ikusi dugu zuzenean edo ta Sónar festibalean, Berlineko zulorik ilunenetan edo ta New york-eko Hudson ibaian barna. Azken urte hauetan Aitor Etxebarria zinemarako musika konposaketa lanetan murgilduta egon arren, noizean behin ateratzen du El_Txef_A bezala emanaldiak emateko denbora ere.

Balza Kogollo Party Krew kolektiboaren sortzaileetako bat da, 00. hamarkada hasieran EH-ko klub eta areto garrantzitsuenetatik igaroa, Bergarako Ziripot eta Jam eta Arrasateko 3.60 aretoetako bertako Dj izan zen arte. 20 urte inguruko experientziarekin, gaur egun, Bergaran, urtero ospatzen dan BET jaialdiaren antolatzaile taldeko partaide da eta Hala Bedi, KKizona eta Txapa Irratian emititzen den Haus Of Beats irratsaioko gidaria. Azken honekin, eta beste artisten musika kaleratzeko intentzioarekin, zigilu baten sorreraren abenturan hasi berria. Musika elektronikoaren hainbat estilo desberdin entzun daitezke bere dj saio batean. Ambient/downtempoaren erritmo pausatu eta atmosferikoetatik, techno edo elektroaren pultsu gogorreraino.